NOR GARA?
GAUDE irabazi asmorik gabeko elkartea gara.
Familiek, bazkideek, profesionalek,
boluntarioek eta lagunek osatzen dute.
Adimen urritasuna duten Bizkaiko pertsonei
eta haien familiakoei sostengua ematen diegu.
Elkartearen izena, GAUDE,
arrazoi hauengatik aukeratu dugu:
- Gu ezagutzea eta hemen GAUDELA jakitea nahi dugu;
eskubide guztiak dituzten hiritar bezala. - Oztopoak gainditzen GAUDE.
- Gure erabateko herritartasunaren eskubidea defendatzen
eta aldarrikatzen GAUDE. - Zentzuzko bizitzak bizitzeko aukerak sortzen GAUDE.
- Bizitza proiektuak sostengatzen GAUDE.
Irabazi asmorik gabeko elkartea:
Gizarte-ongizatearen aldeko jarduerak
egiteko elkartzen diren pertsona taldea,
baina dirua irabazteko eta bazkideen
artean banatzeko helbururik gabe.
