LAGUNTZA EREMUAK

-> Boluntariotza

Boluntarioak dira erakunde batean
dohainik laguntzen eta gauzak egiten dituztenak,
beren borondatez, behartuta egon gabe.

GAUDEn boluntarioa izateak esan nahi du
Adimen urritasuna duten pertsonak sostengatzen dituzula:

– Beren bizi kalitatea garatzeko eta hobetzeko.
– Gainontzeko pertsonekin erlazionatzeko.

GAUDEn boluntarioa izateak esan nahi du
elkarteari ematen dizkiozula:

– Elkartasunaren balioa
– Gizarterako ona izatea
– Proiektuak, ideiak eta funtzionatzeko modu berriak.

GAUDEn boluntario izateak esan nahi du
gizarteari transmititzen dizkiozula:

– Balio-aldaketa bat,
Adimen urritasuna duten pertsonak
eskubide osoko herritar gisa onartzen dituena.
– Eraldaketa soziala egunerokoan,
gizarte bidezkoago eta solidarioago baterantz.
– Zure esperientzia beste pertsona batzuentzat.

Gaude-n izan dudan boluntario-esperientzia oso positiboa izan da beti, gogoan dut familia handi honetara duela urte batzuk iritsi nintzela dena emateko gogo handiarekin, baina konturatu nintzen ematen dudana baino gehiago jasotzen dudala, neure baitatik irteten lagundu dit, eskuzabalagoa izaten, loturak sortzen. Oso eskertuta nago beti jasotzen dudan konfiantza eta maitasunagatik, Gaude-n dudan esperientzia definitzeko erabiliko nukeen hitza ZORIONTASUNA da.

Óscar Padilla

Uste dut ez dudala inoiz hainbeste bete nauen ezer egin. Gaude-n boluntario izatea bizitzari buruz ikastea da oro har, eta joaten zaren bakoitzean irribarrea aurpegian izatea ere bai. Batzuetan, agian zu bezala komunikatzen ez diren pertsonak egokitzen dizute, baina lehen unetik eroso eta maitatua sentiarazteko gaitasuna dute

Jone Ruiz

Izena eman nuen mendiko boluntariotzan, gizarteari laguntzeko, nire aletxoa jartzeko. Baina ez nuen imajinatzen nolako harremana izango nuen haiekin, nolako poza ematen dizuten. Denbora asko igaro ondoren elkar ikusten dugunean hunkitu egiten dira eta ez imaginatu mendi bat igotzea lortzen dutenean.
Beste egun batean joateko irrikitan nago!

Juanbi Muñoz

Harrera

Informazioa

Koordinazioa

Egin zaitez Boluntario

Boluntario izan nahi baduzu, bete formulario hau: