Prestakuntza-ikastaroak
Adimen urritasuna duten eta ikasten jarraitu
eta lan-merkatuan sartu nahi duten gazteentzako,
helduarorako eta bizitza independenterako proiektura bidean.
LAGUNTZA EREMUAK
-> CIVIS
Nori zuzentzen zaio?
Adimen urritasuna duten helduei.
Zer eskaintzen dugu?
Lanerako adimen urritasuna duten pertsonak trebatzea
lan-merkatuan lan bat garatu ahal izateko.
Helburua da autonomoagoa izatea
lanpostu bat bilatzeko, lortzeko eta mantentzeko,
horrela bizi independentea bermatzeko.
Deustuko unibertsitatean nire helburuak lortu ditzaket eta jende gaztea ezagutzen dut.
Nekane González
Deustuko unibertsitatean egoteaz harro sentitzen naiz eta ikasteko gogo asko dauzkat.
Alex Gil
Nire etorkizuna aldatu nahi dut eta nitaz harro nago unibertsitatean egoteagatik.
Maider Perez
Adimen urritasuna duten pertsonak
sostengatzen ditugu enpresetan modu autonomoan
eta eraginkorrean lan egin dezaten.
Orientazioa eta sostengua ematen diegu langileari eta enpresari
laneratzeko prozesu osoan, profesionalen laguntzarekin
eta lanpostuan egin beharreko egokitzapenekin.
Harrera bikaina izan da eta lana asko gustatzen zait.
Alba Martín
Honek lan-munduan esperientzia gehiago hartzeko aukera ematen dit.
Nire lanak, soldata izateaz gain, autonomia, ekimena eta konfiantza ematen dit neure buruarengan.
Rafaela Churruca
Taldean lan egitea gustatzen zait, bakoitzak bere zatia egiten duelako, arazoak hobeto konpontzen direlako eta taldeko zeregin globala hobeto egitea lortzen delako, guztien arteko komunikazio on batekin.
Beti erakutsi dut borondate handia nire lanean gauzak egiteko orduan. Lan bat izateak aukera ematen dit egunero lan bat izateko eta pertsona gisa hazteko.
Jaime Herrera
Nire burua aurkezten dut postua lortzeko. EPEko gai-zerrenda zail samarra da, baina gainditzea espero dut.
Asier Gortázar
Pertsona bakoitzaren potentzialean eta lan-munduan eman dezaketenean sinesten dut; horregatik, lana bilatzeko prozesuan laguntzea gustatzen zait.
Maitane OrtegaEnplegu-Poltsako langilea
Aurten aurkezten naiz EPEra, eta hainbat estrategia bilatzen ditut, hala nola antolatzeko eskemak egitea. Nire erronken alde borrokatzen jarraitu nahi dut.
Maider Perez