LAGUNTZA EREMUAK

-> Enplegu Zerbitzua

Nori zuzentzen zaio?

Lan egiteko eta lan-munduan moldatzen jakiteko
ikasten duten adimen urritasuna duten helduei.

Zer eskaintzen dugu?

Adimen urritasuna duten pertsonentzat
lana oso garrantzitsua da gizarteratzeko.
Dirua irabazteko aukera ematen die eta, gainera,
autoestimua eta komunitateak duen haien irudia hobetzen ditu.

Zerbitzu honekin adimen urritasuna duten pertsonek
ikas dezakete GAUDErekin lankidetzan aritzen diren
enpresetan lan egiteko.
Bertan lan egiten, arduratsuak izaten
eta motibatuta egoten ikasten dute.
Gure bezeroak haien lanarekin pozik geratzea da helburua.

Kolaboratzaileak

Oso gaztetan hasi nintzen eta elkartearekin oso pozik nago. Eskulan eta artisautzako tailerrak egitea gustuko dut. Talde burbuiletan lan egiteak segurtasuna ematen dit.

Blanca Bernar

Oso parte hartzailea naiz, tailer guztietan parte hartzen dut. 37 urte daramatzat hemen lan egiten eta zoriontasuna eragiten dit.

Maite Beato

Pertsona pozik eta asebetetuta sentitzea bilatzen dugu. Gure lana begirale bezala, garapen pertsonala eta autokudeaketa sustatzea da tailerren bidez.

Alex GaliProfesionala

Urdulizen nago, Mendiondon. Torlojuak egitea gustatzen zait eta asko gozatzen dut Gradior egiten ordenagailuan.

Antonio Pascual

20 urte baino gehiago daramatzat Mendiondon. Gehien gustatzen zaidana traktorea pasatzea da lurra astintzeko.

Jon Ander Albizuri

Betidanik egon naiz Mendiondon. Lan mota asko egiten ditut eta loreak ureztatzeaz arduratzea gustuko dut.

Héctor Cruz

Tratu oneko taldea

Zahartze Aktiboa

Gustu eta interes pertsonalak