– Hondartzak garbitu
– Animalien babesleak
– Lasterketa solidarioak
– Egoitzetara bisitak
– Elikagaien bankua
LAGUNTZA EREMUAK
-> Ingurunea Eraldatzen
GAUDEren misioa da:
Modu etikoan sostengatzea
Adimen urritasuna duen pertsona bakoitzak
eta haien familiakoek bizi-proiektua izan dezaten;
kalitatezko bizitza erabateko inklusioarekin,
gizarte bidezkoago eta solidarioago batean.
GAUDEn saiatzen gara adimen urritasuna duen pertsona bakoitza
“gizartea eraldatzeko eragile” izan dadila,
eskubide berberekin gizartearen parte izateak
gizarte bidezkoago eta solidarioago hori
lortzen laguntzea esan nahi duelako.
GAUDEn gure inguruko eta Euskadiko
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin lotutako
ekimenekin elkarlanean aritzen gara.
Euskadiko Garapen Jasangarrirako 2030
Agenda: Eusko Jaurlaritzako ekintza plana da
pertsonen eta planetako osasunaren ongizatea
hobetzeko gauzak egiteko.
- Nik ere aldaketa ahalbidetzen dut
- Komunitateko ekintzetan parte-hartzen
- Toki inklusiboak sortzen
- Boluntariotza egiten
GAUDEn edozein pertsona,
Adimen urritasuna duten pertsonak, haien familiakoak,
profesionalak, boluntarioak
eta praktiketan dauden pertsonak,
gizarte-eraldaketan eragile bihur daiteke.
Oso ondo pasatzen dut ongia egiten dudan aldi berean. Beste pertsona batzuei laguntzen diet.
Amalia Liyao Trueba
Bakarrik dauden adinekoek eta kalean bizi diren pertsonek asko kezkatzen naute.
Hondartzak garbitzen ditut, egoitzetara joaten naiz, lasterketa solidarioetan parte hartzen dut...
Beti nahi izan dut boluntario, eta horregatik eman izena programa honetan.
Gutxinaka-gutxinaka gizartea ohartzen ari da desgaitasunak dituzten pertsonak ere beharrezkoak direla mundua aldatzeko.
Joaquín Llaguno
Denek berdintasunean parte hartzen dugu, denon artean elkar laguntzen gara, GAUDEkoak izan ala ez.
Nekane García
GAUDEn egiten dudan dena gustuko dut, eta asko gustuko dut lagundu nahi duten pertsonei nik ere laguntzea.
Iñigo Amann
Proiektu honetan parte hartzea gustuko dut eta komertzioak bisitatzea.
Asier Calderón
Ilusioa sentitzen dut pegatina ipintzen uzten didatenean.
Toki irisgarriagoak egiteak esan nahi du
pertsona guztiak erraz eta modu autonomoan
mugitu eta erabili ditzaketela.
Horri esker, komunitatean
benetako gizarteratzea lortzen da.
Inklusiboak izan nahi duten tokiei
GAUDEko pertsonek eskaintzen diegu:
- Prestakuntza txiki bat
- Komunikazio-gida bat
- «Toki Inklusiboa» hitzak dituen eranskailua.
- Sostengua irisgarriago izateko
(kartelak irakurketa errazean, piktogramak…).
Leioan eta Getxon 65 saltoki gehitu dira dagoeneko
«Toki Inklusiboen Sare»ra.
Duela 3 urte, Sortarazira joaten naiz astean bitan.
Nekane García
Asko gustuko dut han boluntariotza egitea, talde barneko beste kide bat bezalakoa sentitzen naiz.
FIDIASen boluntarioa naiz. Umeekin irakurketa club propioa daukat, nire ametsa bete dut.
Joaquín Llaguno
Adimen urritasuna duten pertsonak
boluntario izan daitezke beste erakundetan.
Hauek lortzeko modu bat da:
- Gizartean parte hartzea.
- Eraldatzeko jardutea.
- Konprometituta sentitzea.
Duela 3 urte, Sortarazira joaten naiz astean bitan.
Nekane García
Asko gustuko dut han boluntariotza egitea, talde barneko beste kide bat bezalakoa sentitzen naiz.
FIDIASen boluntarioa naiz. Umeekin irakurketa club propioa daukat, nire ametsa bete dut.
Joaquín Llaguno