LAGUNTZA EREMUAK

-> Ingurunea Eraldatzen

Ingurunea Eraldatzen

Gure misioak dioen bezala, GAUDEk duen konpromiso etikoa du abiapuntutzat, hau da, pertsona bakoitza eta familia bakoitza eskubide osoko kide izatea gizarte justu eta solidarioago batean.
Eskubide osoko kide izateak gizarte justuago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko eskubidea dakarrenez, GAUDEn saiatzen gara pertsona bakoitzak aukera izan dezan gizarte-eraldaketako eragile izateko laguntzak eta aukerak izateko.
Horretarako, lankidetza-ekintzak egiten dira ingurunearekin, Euskadi 2030 Garapen Iraunkorrerako Agendaren barruan identifikatutako punturen batean estrategikoki kokatuta.

GAUDEko pertsonek (adimen-desgaitasuna duten pertsonak, senitartekoak, profesionalak eta boluntarioak eta praktiketan dauden pertsonak) nahi izanez gero, komunitatean ekintzak egiten dituzte, gizarte-eraldaketan eragile aktibo bihurtzeko.
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Agendaren eta Euskadi Basque Country 2030 Agendaren barruan identifikatutako puntu batzuetan lankidetza-ekintzak gauzatzen ditugu.
- Hondartzak garbitzea
- Animalien babesleak
- Lasterketa solidarioak
- Egoitzetara bisitak
- Elikagaien bankua
- ..................................

Oso ondo pasatzen dut ongia egiten dudan aldi berean. Beste pertsona batzuei laguntzen diet.
Bakarrik dauden adinekoek eta kalean bizi diren pertsonek asko kezkatzen naute.
Hondartzak garbitzen ditut, egoitzetara joaten naiz, lasterketa solidarioetan parte hartzen dut...
Beti nahi izan dut boluntario, eta horregatik eman izena programa honetan.

Amalia Liyao Trueba

Gutxinaka-gutxinaka gizartea ohartzen ari da desgaitasunak dituzten pertsonak ere beharrezkoak direla mundua aldatzeko.

Joaquín Llaguno

Denek berdintasunean parte hartzen dugu, denon artean elkar laguntzen gara, GAUDEkoak izan ala ez.

Nekane García

Helburua da ingurune irisgarriagoak egitea, pertsonak erraz eta autonomiaz konpon daitezen.

Komunitate lagunkoia eta irekia lortu behar da, gizarteratze erreala lortu ahal izateko.

Pertsonek prestakuntza txiki bat eta komunikazio-gida bat ematen dute, eta, ondoren, «Eremu Inklusiboa» bereizgarria itsasten da.

Gainera, atxikitzen diren saltoki guztiek eska diezagukete laguntza irakurketa erraza duten kartelen, piktogramen, eta abarren bitartez beren eremuak irisgarriago bihurtzeko.

Leioan eta Getxon 65 saltoki atxiki zaizkio «Eremu Inklusiboen Sareari».

espacio-inclusivo

GAUDEn egiten dudan dena gustuko dut, eta asko gustuko dut lagundu nahi duten pertsonei nik ere laguntzea.

Iñigo Amann

Proiektu honetan parte hartzea gustuko dut eta komertzioak bisitatzea.
Ilusioa sentitzen dut pegatina ipintzen uzten didatenean.

Asier Calderón

Desgaitasun intelektuala duten pertsonek boluntario egonkorrak egiten dituzte hainbat erakundetan, eta gizarte-eraldaketako hainbat ekintzatan herritarrek parte hartzeko duten eskubidea baliatzen dute.

Adibidez:

  • Sortarazi
  • Fidias fundazioa
  • Nagusien Etxea
  • Gurutze Gorria
  • …………….

Duela 3 urte, Sortarazira joaten naiz astean bitan.
Asko gustuko dut han boluntariotza egitea, talde barneko beste kide bat bezalakoa sentitzen naiz.

Nekane García

FIDIASen boluntarioa naiz. Umeekin irakurketa club propioa daukat, nire ametsa bete dut.

Joaquín Llaguno

Gizarte-eraldaketa

Inklusioa

Aliantzak