Plan estrategikoa

GAUDEn Plan Estrategiko bat sortu dugu hurrengo 4 urteetarako.
Hau da, 2026tik 2029ra arte. Planaren helburu nagusia adimen - desgaitasuna duen pertsona bakoitzak eta bere familiak bizitza ona izatea da.

Helburu hori lortzeko, GAUDEn pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituzten laguntzak eta aukerak eskaintzen ditugu. GAUDEn pertsona guztiek gizartean berdin parte hartzea nahi dugu.

1-ardatza

1. Ardatza: PERTSONARI LAGUNTZEKO ETA

PARTE HARTZEKO EREDUA.

Gauden lesgaitasun intelektuala duten pertsonek beren erabakiak hartu eta bizitzan dituzten helburuak lortzeko lan egiten dugu.

GAUDEn pertsona bakoitzak behar duena eta nahi duena entzuten dugu.

Pertsonarekin eta haren familiarekin lan egiten dugu behar duten laguntza emateko.

GAUDEn plan pertsonalizatuak erabiltzen ditugu pertsona bakoitzak behar dituen laguntzak antolatzeko.

Zer egingo dugu 1. ardatzean?

  • Adimen – desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak erabakien erdigunean jartzea.
  • Pertsona ardatz duen laguntza-eredu batetik lan egitea. Eredu honek pertsonen nahiak eta beharrak errespetatzen ditu.
  • Pertsonen beharrei erantzuteko laguntzak eta zerbitzuak hobetzea.
  • 2-ardatza

    2. Ardatza: SENIDEAK. LAGUNTZA ETA PARTE-HARTZEA

    GAUDE adimen – desgaitasuna duten pertsonen familiek osatzen duten elkartea da.

    GAUDEn familiak oso garrantzitsuak dira:

    • Pertsonei beren egunerokotasunean laguntzen dietelako.
    • Elkartean parte hartzen dutelako.

    GAUDEen familiei honako hau ematen diegu:

    • Informazioa,
    • Laguntzak
    • Akonpainamendua

    Adimen – desgaitasuna intelektuala duten pertsonen eskubideak  defendatzeko eta erabaki garrantzitsuak hartzeko aukera izan dezaten.

    Zer egingo dugu 2. ardatzean?

    • Familiei laguntza ematea, beren interesen eta kezken arabera.
    • Topaguneak sortzea, familiek bat egin dezaten eta elkartean parte har dezaten
    3-ardatza

    3. Ardatza: KULTURA ETA ETIKA.

    GAUDEn etika eta balioak oso garrantzitsuak dira, adimen – desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak errespetatzeko nola lan egin behar dugun esaten digutelako.

    GAUDEen nahi dugu:

    • Pertsona guztientzako eredu etikoa edukitzea.
    • Pertsona guztiak berdin tratatzea.
    • Pertsonak elkartean parte hartzera animatzea

    Zer egingo dugu 3. ardatzean?

    • Pentsatzeko modua aldatzea eta gure eredu etikoaren arabera jokatzea.
    • Erakundean parte hartzeko eta lidergoa hartzeko modu berriak sortzea.
    • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa indartzea.
    4-ardatza

    4. Ardatza: INGURUNEAREKIKO PARTEHARTZEA ETA KUDEAKETA.

    Adimen – desgaitasuna duten pertsonek gizartean parte hartzeko eskubidea dute.

    GAUDEn lan egiten dugu pertsonek beren komunitatean modu aktiboan parte har dezaten. Hau da, beren auzo, herri edo hirietako zerbitzu eta jardueretan.

    GAUDEn gure inguruko beste pertsona eta erakunde batzuekin lan egiten dugu:

    • Adimen – desgaitasuna duten pertsonek ingurunean parte hartzeko aukera berriak sortzeko
    • Gizartea inklusiboagoa izan dadin eta pertsona guztiak errespeta ditzan

    Zer egingo dugu 4. ardatzean?

    • Pertsonak beren ingurunearekin lotuko dituen lan egiteko modu bat garatzea.
    • Politikan eta gizartean parte hartzea, adimen – desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko.
    • Gizartea eraldatzeko eta hobetzeko sentsibilizazio-ekintzak
      eta boluntariotza-ekintzak egitea.
    5-ardatza

    5. Ardatza: IRAUNKORTASUNA ETA BERRIKUNTZA.

    GAUDEn jasangarriak izan nahi dugu. Hau da, gure elkartea eta bere zerbitzuak urte luzez onak izatea nahi dugu.

    GAUDEn berrikuntza nahi dugu. Hau da, pertsonei babesa emateko modu berriak eta sortzaileak bilatzea. Berrikuntzak hobetzen eta pertsona bakoitzak behar duenari hobeto erantzuten laguntzen digu.

    GAUDEn baliabideak eta elkarteko profesionalak zaintzen ditugu.

    Zer egingo dugu 5. ardatzean?

    • Dirua arduraz kudeatzea.
    • Ingurumena eta gure inguruko baliabideak zaintzea.
    • GAUDEn lan egiten duten pertsonei babesa ematea, beren lana ondo egin dezaten.
    • Irtenbide berriak bilatzea gure zerbitzuak hobetzeko.
    • Egiten dugun guztiak kalitate ona duela ziurtatzea.