Familiei eta ingurukoei berri ematea ondorengo alderdi hauei buruz: eskubideak, bizitzan trantsiziozko funtsezko uneak, erabakiak hartzeko laguntza-sistemak, administrazioarekin izapideak…
LAGUNTZA EREMUAK
-> Familiak
Egiten Duguna
Familiei laguntzen diegu, haien baliabide eta indarguneetatik abiatuta, beren lehentasunei eta eskaerei erantzunez, eta kide bakoitzaren ahalduntzea eta ongizatea indartzeko behar dituzten laguntzak emanez.
Informazioa eta laguntza
ZUAZO ETXEA – ALDI BATERAKO EGONALDIETARAKO ETXEBIZITZA
Familiari aldi baterako laguntza ematen dio adimen desgaitasuna duen pertsonaren arretan eta gizarte- eta familia-bizitza egokia garatzeko aukera eskaintzen du.
Zuazo Etxea familien neurrira egindako programa bat da; izan ere, haiek planifikatzen dituzte atsedenaldiak, haien premien arabera (atsedena, aisialdia, larrialdiak, lana eta familia uztartzea, etab.), desgaitasun intelektuala duen pertsonaren eguneroko errutina aldatu gabe (zentrora, aisialdi-klubera, kirolera edo kultura-jardueretara joatea).
Laguntza emozionala
Amen, aiten, anai-arreben, koinatuen, koinaten eta gure familiako kide diren pertsona guztien artean guneak eta topaketak sustatzen ditugu. Konfiantzazko giroan esperientzia onak, kezkak, beldurrak… partekatzen ditugu.
Niretzat Zuazoko Pisua "birkargapila" bat da, eta arnasa bi aldeentzat. Deskonektatu ahal izatea da, maite dugun eta harekin ezin dugun hori egitea.
Amaia UriarteSenidea
Taldean oraindik existitzen ez denari eta sortzeke dagoenari buruz hausnartzen eta imajinatzen dugu, gure seme-alabei beren heldutasun pertsonalaren prozesu honetan laguntzeko. ´Tratatzea´ kostatzen zaigun alderdiak proposatu eta imajinatzen ditugu.
Natalia UgarteSenidea
Familiek aurre egin behar duten egoerei buruz ikasten dut. Pertsonak irekitzen direnean eta haien intimitatea kontatzen dutenean, konfiantza lotura oso berezia sortzen da.
Tatiana UrienFamiliak-eko langilea