PROIEKTU ETIKOA

2021-2024 denboraldirako GAUDEren Plan Estrategikoak tresna bat izan du, bakoitzaren, erakundearen eta gizartearen eraldaketa-prozesuan gidatzeko. Xedea da pertsonak eta familiak gainerako herritarrekiko berdintasunez hautatu duen bizi-proiektua garatzen ari den bitartean duin sentitzea.

proyecto-etico-eje1

1. Ardatza, Sinesmenak Eraldatuz

Kultura aldaketa – Eredu Etikoa

Gure eredu etikoak bultzatuta, erakundearen kultura-eraldaketan aurrerapausoak ematea.

  • Eredu etikoa ezartzeko aurrerapausoak ematea.
  • Eredu etikoa gizarteratzea.
  • 2. Ardatza, Familia eta Pertsonekin Zerbitzuak Eraldatuz

    Gure ereduarekiko koherentzian, pertsonarengan eta familian oinarritutako plangintza-prozedurak, -tresnak eta -metodologia finkatzen aurrera egitea, bai eta gure laguntza eta aukeren eskaintzan ere lehentasunei erantzuteko.

    • Pertsonen, senitartekoen eta zerbitzuen arteko lankidetza-harremana indartzea.
    • Pertsonak ahalduntzen laguntzea.
    • Ingurunean partaidetza-aukerak bultzatzea.
    • POP inplementatzeko aurrerapausoak ematea.

    3. Ardatza, Ingurunea Eraldatzen

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien senitartekoen benetako gizarteratze-, partaidetza- eta berdintasun-aukerak sortzen dituen ingurunerantz aurrerapausoak ematea. Bere eskubide guztiak beteko dituela bermatuko duen ingurune bat, gizarte zuzenago eta txukunago bat eraikitzen lagunduz, gure Erakundeak kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen garapenari egiten dion ekarpena aitortu eta balioetsiko duena.

    • Boluntarioaren zeregina definitzea.
    • Desgaitasunari buruzko politika publikoetan eragitea.
    • Gizarte inklusiboagoa lortzen laguntzea.
    • Gizarte-eraldaketaren aldeko konpromisoa hartzea.

    4. Ardatza, Eredua Kalitatez Eraldatuz

    Erakundea sendotzea; familien, pertsonen eta profesionalen partaidetza eta elkartearekiko kidetasuna hobetzea eta kudeaketa arduratsuaren sisteman aurrerapausoak ematea.

    • Intereseko talde guztien elkarte-partaidetza indartzea.
    • Lanbide-garapenean aurrerapausoak ematea.
    • Etengabeko hobekuntzaren kultura finkatzea.
    • Komunikazioa hobe kudeatzea.
    • Genero-berdintasunerako neurriak bultzatzea.
    • Berrikuntza-prozesua sistematizatzea.