PROIEKTU ETIKOA

GAUDEren 2021-2024 Plan Estrategikoa
datozen urteetan elkartean bete nahi ditugun
helburuak azaltzen dituen dokumentua da.

Planak balio du GAUDEk aurrera egiteko
pertsonak, erakundea eta gizartea eraldatzeko prozesuan.

Aldaketa hauek beharrezkoak dira
Aidmen urritasuna duten pertsona bakoitzak
eta haien familiakoek bizitza proiektua garatu ahal izateko
gainerako herritarren baldintza berberetan.

Plan Estrategikoa 4 ardatzetan banatzen da,
GAUDEk landu nahi ditugun gaiei buruzkoak.
Ardatz bakoitzak lortu beharreko helburu batzuk ditu.
Helburu horiek lortzeko, jarduerak egin behar dira.

Erakundearen kultura eraldatu

Eredu etikoan aurrera egitea da,

hau da, gure lan egiteko eta jarduteko moduan,
gure lanean garatu eta ezagutzera eman.

Adibidez: trebakuntza eta etika taldeak,

eredua ezagutzera eman enpresetan,
ikastetxeetan, unibertsitateetan…

Pertsona eta familiekin zerbitzuak eraldatu

Lan-ereduan aurrera egitea da,
pertsonaren eta familiaren plangintzan
eta sostengu eta aukeretan oinarrituta.

Adibidez: pertsonei eta haien familiakoei gehiago entzun;
haien lehentasunetan eta bizitza planean sostengatu,
komunitateko ekintzetan parte hartu
eta komunitateak GAUDEren ekintzetan parte hartu…

Ingurunea eraldatu

Aurrera egitea da ingurunea inklusiboa,
parte-hartzailea eta berdintasunezkoa izan dadin
eta adimen urritasuna duten pertsonen
eta haien familien eskubideak berma daitezen.

Adibidez: boluntariotza plan bat egin,
bideoen bitartez erakutsi politika publikoetan
nola parte hartu nahi dugun,
komunitatean elkarlanean aritu eta parte hartu
ingurunea sentsibilizatzeko
eta gizarte bidezkoago baterako ekintzetan…

Antolaketa-eredua eraldatu

Elkartea sendoagoa egitea da,
elkartea osatzen duten pertsonek
(profesionalek, adimen urritasuna duten pertsonek
eta familiek) parte har dezaten,
elkartearen parte direla senti dezaten
eta hori arduraz egin dezaten.

Adibidez: GAUDEren parte sentiarazten gaituzten ekintzak egin,
profesionalen ezaguerak hobetu,
baita GAUDEko pertsonen arteko komunikazioa hobetu,
irisgarritasun kognitiboa hobetu,
web orri berri bat egin, Berdintasun Plan bat egin,
elkartea kudeatu kalitate ereduetan oinarrituta…