LAGUNTZA EREMUAK

-> Aisia eta Partaidetza Soziala

Nori zuzentzen zaio?

Edozein adinetako adimen urritasuna duten pertsonei.

Zer eskaintzen dugu?

Pertsona bakoitzari sostengua ematen diogu
aisia ekintzez goza dezan denbora librean
bakarrik edo beste pertsona batzuekin.
Haien autonomia, parte-hartzea
eta gizarteratzea bultzatzen ditu.

Pertsonen arteko topaketak adiskidetasuna sustatzeko.

  • Asteburuetako klubak
  • Uztaileko eta abuztuko klubak
  • Eguneko irteerak
  • Bazkariak
  • Festak

Igandeetan lagunekin egoteak errutinatik atera eta une onak pasarazten dizkit. 5 urte daramatzat Gaude-n eta ez dut igande bat ere ez ezergatik galtzen!

Unai Rodríguez

Urte guzti hauetan, 1981tik aurrera, oso ongi pasa dugu, denetarik egin dugu eta milaka lekutara joan gara.

Luis Saracho

GAUDEra etortzea gustuko dut ekintza asko egitea gustuko dudalako. Gainerako jendearekin oso ondo pasatzen dut eta oso gustura nago. Ez dut inoiz utziko!

Idoia Izquierdo

Sormena sustatzeko jarduera artistikoak.

  • Pintura
  • Dantza
  • Abesbatza
  • Irakurketa erraza
  • Musidisk
  • Gorputz-espresioa
  • Sukaldaritza

Asko gustatzen zait Antzokira joatea, oso ondo pasatzen baitut ikaskideekin. "Mama Coco" antzeztu nahi nuke.

Iratxe Saez

Ana Armentiaren tratu bikaina pinturan, erlaxatzeko balio didana, oso gauza garrantzitsuak biak.

Enrique Esparza

Niretzat Gaude-n dantza-eskolak ematea deskonexio eta ihesaldi tarte bat da.
Denekin barreak, musika eta koreografiak partekatzeak alderdi guztietan betetzen nau. Pozik nago tailer hau egiteaz, ematen didan guztia positiboa da.

Estibaliz de FranciscoDantzako irakaslea

kirol-jarduerak ongizate fisiko eta emozionalerako.

  • Igeriketa
  • Areto-futbola
  • Multikirola
  • Mendi-ibiltaritza
  • Saskibaloia
  • Golfa
  • Mendia
  • Gimnasia
  • Surfa

Surf jarduera gustatzen zait. Oso gustura nago lankideekin, eta gustatzen zait haiekin ondo pasatzea itsasoan surf taula jarrita. Gaude eta Jaiki Surf Eskolako kideei esker itsasoa errespetatzen ikasten dut eta erosoago eta seguruago sentitzen naiz neure buruarekin.

Sergio Calderón

Gaude Areto Futboleko talde batean jokatzen dut duela 15 urtetik.
Oso pozik nago entrenamenduetan eta bidaiatzea eta lagunekin partidak jokatzea gustatzen zait. Futbolari esker bete dut Athleticen jokatzeko ametsa.

Igor Porset

Igeriketa txiki-txikitatik egiten dut medikuak gomendatu zidalako, Gaude-n lagunekin entrenatzen dut eta txapelketetara joaten naiz. Igeriketa banakako kirola den arren Gaude-n talde bat dudala ikasi dut.

Mali Trueba

Bidaiak udako oporretan (abuztua) eta Aste Santuan.
Tokiak: Llanes, Gijón, Asturias, Noja, Donostia, Zarautz, Lekeitio…

Donostiako Igeldo mendiko jolas-parkea eta akuarioa asko gustatu zitzaizkidan niri.

Lucia Aristegui

Azken uda honetan Kantabriako hiriburuan izan naiz, Santanderren, abuztuan.
Udako oporrak beti dira ondo pasatzeko, edozer egiten dela ere. Berdin dio nora goazen, Magdalena Jauregira, Sardineroko hondartzara, etab. joango bagina bezala.

Luis Saracho

Oporretan autobusez joatea gustatzen zait, maletarekin, etxetik kanpo lagunekin lo egitea... Primeran pasatzen dut!

Jone de Aurre

Nahi edo desioren bat abian jarri nahi baduzu
hauetan laguntzen dizugu:

  • Antolatzen
  • Jatetxea erreserbatzen
  • Gustuko dituzun planak bilatzen
  • Zurekin joango diren pertsonak bilatzen.

Plan bat egin dugu lagunok Donibane Lohizunera kanpinera joateko.
Paseo bat eman dugu hondartza bateraino, denok batera afaldu dugu, igerilekuetara ere joan gara eta mahai jokoetan jolastu gara. Bikaina iruditu zait kanpin hau Bilbotik ateratzeko. Ederra iruditu zitzaidan nik nahi nuen eta inoiz joan ez nintzen leku batera joateko ideia.

Xabier Iñurrategui

Nire urtebetetzea eta gauza gehiago antolatu nituen. Oso gustura eta pozik egon nintzen, esperientzia errepikatuko nuke.

Leticia San Emeterio

Oso pozik eta ilusioz beterik sentitu naiz nire urtebetetzea ospatzen. Eskerrik asko egun hau egia bihurtu izanagatik, oso dibertigarria izan da.

Sergio Calderón

Akonpainamendu

Kultura

Dibertsioa