LAGUNTZA EREMUAK

-> Eguneko Arreta

Nori zuzentzen zaio?

Sostengu handia eta orokorra behar duten
Adimen urritasuna duten helduei.

Zer eskaintzen dugu?

Pertsona bakoitzaren premietara egokitutako
sostengu eta baliabideak,
haren bizi-kalitatea eta garapena oro har hobetzeko.

Pertsonekin hainbat arlotan lan egiten dugu:

● Komunikazioa
● Norberaren zaintza
● Etxeko bizitza
● Gizarte-trebetasunak
● Gauzak egiteko trebetasunak
● Komunitatearen erabilera
● Autodeterminazioa
● Osasuna eta segurtasuna
● Eskubideak
● Aisia
● Lana

Nola?

Talde-lana, banakako lana edo biak.
Pertsona bakoitzarekin jarraitzen den planaren arabera.

Monte Ikeara etortzea gustuko dut. Fisioa edukitea gustatzen zait, baita jendearekin egotea ere.
Beak egingo duen janaria aukeratzea gustuko dut.

Carlos Esteban

Eskulan berriak egitea eta nire amari erakustea gustuko dut. Festetan mozorratzea gustatzen zait eta argazkiak ateratzea.

Angeli Basa

Bearen janaria gustuko dut. Sukaldaritzako tailerrean postreak egitea gustuko dut. Zentroko festetara nire arreba gonbidatzea gustuko dut. Jostea eta nire gauzekin egotea gustuko dut.

Irina Gomez

Asko gustatzen zait Barrikan jaiak egiten ditugunean, batez ere San Juan egunean, sua dagoelako eta idatzi ditugun desioak erretzen ditugulako.

Nikol Viar

Auzoa asko gustatzen zait, lasaia delako eta mendi-ibiliak egiteko bide asko daudelako. Egiten ditugun jardueretatik aldizkaria gustatzen zait, furgonetan irten eta igerilekura joatea. Psikomotrizitateak eta paseoan ibiltzeak, ordea, ez didate grazia handirik egiten.
Zoragarria litzateke lorategian igerileku bat izatea.

Leixuri Gutierrez

Asko gustatzen zait Barrikara etortzea, ikaskideak eta begiraleak jatorrak direlako. Gainera, etxean aspertu egiten naiz. Egiten dugun ariketetatik asko gustatzen zait mendi-ibiliak egitea, furgonetarekin irtetea eta, eguraldi ona egiten duenean, terrazan egotea sofetan, musikarekin eta hizketan.

Segio Yusta

Ikastetxera joaten naiz, baratzean lan egitea eta lagunekin egotea gustatzen zaidalako.

Raúl Veiga

Zentrora joatetik gehien gustatzen zaidana, lagunekin egotea eta irteerak egitea da, zerbait hartzen dugulako, erosketak egiten ditugulako, paseoak ematen ditugulako eta mendi-ibiliak ere egiten ditugulako.

Luis Velle

Festak ospatzea gustatzen zait, mural tematikoak egiten ditugulako, non argazkiak ateratzen ditugun.
Udako oporrak baino lehen, lorategian egin eta jaten dugun paella batekin agurtzen dugu elkar.

Naiara Arrate

Ingurunean parte hartzea

Familien parte-hartzea

Eskubide taldea