LAGUNTZA EREMUAK

-> Eguneko Arreta

Egiten duguna

Eguneko Arreta Zerbitzua desgaitasun intelektuala eta laguntza-premia zabal eta orokorrak dituzten helduei zuzenduta dago.
Pertsonen bizi-kalitatea eta garapen globala hobetzera bideratutako diziplinarteko laguntza ematen dugu. Gure helburua pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza eta baliabideak erraztea da, egokitze-trebetasunen arlo bakoitzean: komunikazioa, zaintza pertsonala, etxeko bizitza, giza-trebetasunak, komunitatearen erabilera, autogobernua, osasuna eta segurtasuna, trebetasun funtzionalak, eskubideak, aisialdia eta lana.
Hori guztia talde-lanaren eta/edo banakako lanaren bidez, pertsona bakoitzarentzat ezarritako plangintzaren arabera.

Monte Ikeara etortzea gustuko dut. Fisioa edukitea gustatzen zait, baita jendearekin egotea ere.
Beak egingo duen janaria aukeratzea gustuko dut.

Carlos Esteban

Eskulan berriak egitea eta nire amari erakustea gustuko dut. Festetan mozorratzea gustatzen zait eta argazkiak ateratzea.

Angeli Basa

Bearen janaria gustuko dut. Sukaldaritzako tailerrean postreak egitea gustuko dut. Zentroko festetara nire arreba gonbidatzea gustuko dut. Jostea eta nire gauzekin egotea gustuko dut.

Irina Gomez

Asko gustatzen zait Barrikan jaiak egiten ditugunean, batez ere San Juan egunean, sua dagoelako eta idatzi ditugun desioak erretzen ditugulako.

Nikol Viar

Auzoa asko gustatzen zait, lasaia delako eta mendi-ibiliak egiteko bide asko daudelako. Egiten ditugun jardueretatik aldizkaria gustatzen zait, furgonetan irten eta igerilekura joatea. Psikomotrizitateak eta paseoan ibiltzeak, ordea, ez didate grazia handirik egiten.
Zoragarria litzateke lorategian igerileku bat izatea.

Leixuri Gutierrez

Asko gustatzen zait Barrikara etortzea, ikaskideak eta begiraleak jatorrak direlako. Gainera, etxean aspertu egiten naiz. Egiten dugun ariketetatik asko gustatzen zait mendi-ibiliak egitea, furgonetarekin irtetea eta, eguraldi ona egiten duenean, terrazan egotea sofetan, musikarekin eta hizketan.

Segio Yusta

Ikastetxera joaten naiz, baratzean lan egitea eta lagunekin egotea gustatzen zaidalako.

Raúl Veiga

Zentrora joatetik gehien gustatzen zaidana, lagunekin egotea eta irteerak egitea da, zerbait hartzen dugulako, erosketak egiten ditugulako, paseoak ematen ditugulako eta mendi-ibiliak ere egiten ditugulako.

Luis Velle

Festak ospatzea gustatzen zait, mural tematikoak egiten ditugulako, non argazkiak ateratzen ditugun.
Udako oporrak baino lehen, lorategian egin eta jaten dugun paella batekin agurtzen dugu elkar.

Naiara Arrate

Ingurunean parte hartzea

Familien parte-hartzea

Eskubide taldea