Click to listen highlighted text!

GURE IZATEKO HELBURUA:

PERTSONAK

NOR GARA?

Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien senitartekoei laguntza ematen dien erakunde espezializatuko pertsonek, ahaideek, bazkideek, profesionalek, boluntarioek eta adiskideek osatzen dugu.

GAUDE hautatu dugu, eskubide osoko herritar gisa gure presentzia eta erabateko gizarteratzea aditzera eman nahi dugulako. Hesiak gainditzen GAUDELAKO, erabateko herritar izateko gure eskubidea defendatzen eta aldarrikatzen GAUDELAKO, bizimodu zentzudunak bizitzeko aukerak sortzen GAUDELAKO, azken batean, bizi-proiektuak laguntzen GAUDELAKO, gizarte-ekarpeneko rol batetik. 

GAUDE: Desgaitasun Intelektuala duten pertsonentzako laguntza Bizkaian

LAGUNTZA-EREMUAK

Eguneko Arreta

Okupazionala

Etxebizitzak

Familiak

Aisia eta Partaidetza Soziala

CIVIS

Psikologia

BIZIKI

Boluntariotza

Ingurunea

Eraldatzen

Nola ikusten gaituzte:

Nire bizitzak hobera aldatu du, niretzako izugarrizko poztasuna suposatu du, zeren lehen egiten ez nituen gauzak egiteko aukera daukat. Etxera inoiz baino aktiboago bueltatzen naiz. Ni gauza asko egiteko gai naiz eta gainerakoek hori ikustea nahi dut. Osteguna izateko gogoa daukat BIZIKIra etortzeko.

Paquita Álvarez

Etika taldean parte hartzeak, errespetua, duintasuna eta iraina beste era batera ikustera eraman dit. Era berean, errespetua nire alabaren duintasunaren alde erabiltzen ikasi dut, jadanik ez dut iraintzen. Eskaileretatik jaitsi naiz eta orain begietara begiratzen diot.

Katy SánchezSenidea

Monitore gisa, txakurrekin egindako terapia aurkikuntza zoragarria izan da niretzako. Ongizate emozionala eta pertsonen gizarte harremanak garatzeko gaitasunak aurrera eraman dira. Saiotik saiora pertsonen ongizate emozionala handituz joan da. Aberasgarria eta hunkigarria izan da disfrutatzea. Mila esker Launaka elkarteko Baloo eta Nagoreri.

Olaia LópezMonte Ikeako langilea

Koroan abestiak entseatzen ditugu. Ekitaldiak daudenean emanaldiak egiten ditugu, nik abestea gustuko dut, haurra nintzenetik egiten baitut. Gainera, nire aitonaren herriko lagun bat daukat abesten duena eta asko gustatzen zait bera abesten eta antzezten ikustea.

Leticia San Emeterio

Donibanen urte asko egon ostean, orain Mendiondon nago. Baratzeko negutegiko barazkien eskaerak prestatzea gustatzen zait.

Iñigo Ozamiz
Jarrai gaitzazu Instagramen
Jarrai gaitzazu
Jarrai gaitzazu Facebooken
Jarrai gaitzazu
Jarrai gaitzazu Twitterren
Jarrai gaitzazu
Harpidetu YouTuben
Harpidetu
Harpidetu zaitez buletinean
Skip to content Click to listen highlighted text!