Click to listen highlighted text!

31 proposamenen artean hautatutako ekimen honek robot laguntzaile adimendun bat garatuko du. Robotak ahotsa, ukipen pantaila eta piktogramak uztartuko ditu, adimen-desgaitasuna duten pertsonek beren lehentasunak, emozioak eta beharrak errazago adierazi ahal izan ditzaten. 

GAUDE elkarteak Centro San Luisekin elkarlanean sustatutako AHOOTSA proiektua hautatu du BBK-k, Bizkaiko hirugarren sektoreko erakundeetan teknologia berritzaileak txertatzeko antolatutako deialdian. Aztertutako 31 proiektuen artean hautatutako zazpietako bat da AHOOTSA. Proiektu horiek asteazkenean, urriaren 21ean, aurkeztu ziren BBK Kunan (Bilbo). 

Deialdi honen bidez, BBK-k teknologia erabiltzen duten proiektuak bermatzen ditu, gizarte beharrei erantzuteko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Horretarako, gizarte erakundeen eta teknologian espezializatutako erakundeen arteko elkarlana sustatzen du, desgaitasunarekin, osasunarekin, zaintzarekin eta lan inklusioarekin lotutako ekimenen bidez. 

AHOOTSA: teknologia komunikazioaren zerbitzura 

AHOOTSA proiektuaren helburua robot laguntzaile adimendun bat garatzea da, GAUDEko eguneko zentroetan eta zentro okupazionaletan parte hartzen duten adimen-desgaitasuna duten pertsonen komunikatzeko gaitasunak indartzeko. 

Centro San Luiseko Berrikuntzako arduradunak, Unai Baezak aurkezpenean azaldu zuenez, proiektua GAUDEko bost zentrotan garatzea aurreikusten da: hiru eguneko zentrotan eta bi zentro okupazionaletan. Horrela, adimen-desgaitasuna duten 130 pertsona baino gehiagori egingo die mesede. 

Gailuak hainbat komunikazio modu uztartuko ditu, hala nola ahotsa, ukipen pantaila eta piktogramak. Horrela, pertsonek beren lehentasunak adieraztea, emozioak partekatzea edo laguntza eskatzea erraztu nahi da. 

Pertsona bakoitzak bere komunikatzeko modua du, eta laguntza desberdinak behar izan ditzake bere burua adierazteko. Horretarako aukera izatea funtsezkoa da eguneroko bizitzako erabakietan parte hartzeko eta norberaren bizi proiektua garatzeko.

Ikuspegi horretatik, AHOOTSAk teknologiak, komunikaziorako beste laguntza tresna bat izateko eskaintzen dituen aukerak aztertu nahi ditu, pertsonen beharrak eta autonomia abiapuntu hartuta. 

Elkarlanean eta gizarte berrikuntzan oinarritutako proiektua 

AHOOTSA GAUDEren eta Centro San Luisen arteko elkarlanaren emaitza da. Lankidetza horrek adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzen izandako esperientzia eta ezagutza eta garapen teknologikoa uztartzen ditu. 

BBK Kunan hautatutako proiektuen aurkezpenean, Unai Baezak AHOOTSAren ordezkari gisa parte hartu zuen, ekimenarekin lotutako robotarekin batera. 

BBKren laguntzarekin, proiektuak fase berri bati ekingo dio orain, garapenZean, baliozkotzean eta emaitzen ebaluazioan oinarrituta. Etapa horri esker, proposamena garatzen jarraitu eta tresnak adimen-desgaitasuna duten pertsonen komunikazioan laguntzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu ahal izango dira.

GAUDErentzat, ekimen honen balioa laguntza berriak aztertzean datza, pertsona bakoitzak bere lehentasunak adierazi, beharrak jakinarazi eta eguneroko erabakietan protagonismo handiagoa izan dezan.

Leave a Reply

Skip to content Click to listen highlighted text!