LAGUNTZA EREMUAK

-> Boluntariotza

Boluntariotza

  • Adimen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzak haren bizi-kalitateko proiektua garatzen laguntzen du.
  • Ingurunea prestatzen du, balioen aldaketa sustatzen da, adimen-desgaitasuna duten pertsonak eskubide osoko herritar gisa onesten dira.
  • Ondore biderkatzailea du, inguratzen dieten pertsonei beren esperientzia azaltzen baitiete.
  • Gure erakundearen gizarte-interesa berreskuratzen da.
  • Elkarteari balio solidarioa ematen dio.
  • Egunerokoan gizartea aldatzen laguntzen du, eta, bide batez, gizarte inklusiboagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa lortzen da.
  • Funtzionatzeko modu berriak, ideiak eta proiektuak sustatzen ditu.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonei harreman adierazgarriak eskuratzen dizkie, pertsona gehiagorekin harremanetan jartzeko aukera ematen baitu.

Gaude-n izan dudan boluntario-esperientzia oso positiboa izan da beti, gogoan dut familia handi honetara duela urte batzuk iritsi nintzela dena emateko gogo handiarekin, baina konturatu nintzen ematen dudana baino gehiago jasotzen dudala, neure baitatik irteten lagundu dit, eskuzabalagoa izaten, loturak sortzen. Oso eskertuta nago beti jasotzen dudan konfiantza eta maitasunagatik, Gaude-n dudan esperientzia definitzeko erabiliko nukeen hitza ZORIONTASUNA da.

Óscar Padilla

Uste dut ez dudala inoiz hainbeste bete nauen ezer egin. Gaude-n boluntario izatea bizitzari buruz ikastea da oro har, eta joaten zaren bakoitzean irribarrea aurpegian izatea ere bai. Batzuetan, agian zu bezala komunikatzen ez diren pertsonak egokitzen dizute, baina lehen unetik eroso eta maitatua sentiarazteko gaitasuna dute

Jone Ruiz

Izena eman nuen mendiko boluntariotzan, gizarteari laguntzeko, nire aletxoa jartzeko. Baina ez nuen imajinatzen nolako harremana izango nuen haiekin, nolako poza ematen dizuten. Denbora asko igaro ondoren elkar ikusten dugunean hunkitu egiten dira eta ez imaginatu mendi bat igotzea lortzen dutenean.
Beste egun batean joateko irrikitan nago!

Juanbi Muñoz

Harrera

Informazioa

Koordinazioa

Egin zaitez Boluntario

Boluntario izan nahi baduzu, bete formulario hau: