LAGUNTZA EREMUAK

-> Familiak

Nori zuzentzen zaio?

Adimen urritasuna duten pertsonen familiakoei.

Zer eskaintzen dugu?

Familiei sostengua eta arreta ematea haien premietan
kide bakoitzaren ahalduntzea eta ongizatea lortzeko.

Ahalduntzea: Pertsona bat ahaldunduta dago
bere buruarengan konfiantza eta segurtasuna
duenean bere egoera hobetu ahal izateko.

Nola?

Informazioa eta sostengua:

Bizitzako une garrantzitsuetan sostengua,
erabakiak hartzeko, eskubideak baliatzeko,
Administrazioarekin izapideak egiteko.

Aldi baterako egonaldiak:

Familiei unean uneko sostengua ematea
atseden hartu behar dutenean,
larrialdi batez arduratu behar direnean…
adimen urritasuna duen pertsonaren
ohiturak aldatu beharrik gabe.
Adimen urritasuna duten pertsonak
“Zuazo Etxean” egoten dira
familiakoen arnasa hartze horietan.

Sostengu emozionala:

Gure familiakotzat hartzen ditugun
pertsonen arteko topaguneak:
gurasoak, anai-arrebak, koinatu-koinatak…
konfiantzazko giro batean
esperientziak eta kezkak partekatzeko.

Niretzat Zuazoko Pisua "birkargapila" bat da, eta arnasa bi aldeentzat. Deskonektatu ahal izatea da, maite dugun eta harekin ezin dugun hori egitea.

Amaia UriarteSenidea

Taldean oraindik existitzen ez denari eta sortzeke dagoenari buruz hausnartzen eta imajinatzen dugu, gure seme-alabei beren heldutasun pertsonalaren prozesu honetan laguntzeko. ´Tratatzea´ kostatzen zaigun alderdiak proposatu eta imajinatzen ditugu.

Natalia UgarteSenidea

Familiek aurre egin behar duten egoerei buruz ikasten dut. Pertsonak irekitzen direnean eta haien intimitatea kontatzen dutenean, konfiantza lotura oso berezia sortzen da.

Tatiana UrienFamiliak-eko langilea

KOLABORAZIOA

EUSKARRIA

INFORMAZIOA