LAGUNTZA EREMUAK
->Etxebizitzak
Egiten duguna
Adimen desgaitasuna duten pertsonek beren bizitza-proiektua garatu ahal izan dezaten laguntzen dugu, baita komunitatean etxe inklusibo batetik erabat gara daitezen ere, beren interes eta desio pertsonalak asebetetzea, udalerriko bizitzan aktiboki parte hartzea eta hazkunde pertsonalerako aukerak sortuko dituzten trebetasun funtzionalak garatzea sustatuz.
Kaixo, Galder dut izena eta Romoren etxean nago. Oso gustura sentitzen naiz ikaskideekin, nahiko dibertigarria eta nahiko soziala izaten naiz jendearekin. Asko gozatzen dut musika egiten.
Galder Álvarez
Kaixo, Victor dut izena eta etxean egotea gustatzen zait. Begiraleak Oso jatorrak dira, janaria oso ona da eta sukaldariak oso atseginak dira. Nire etxera jendea etortzea gomendatzen dut. Asko gustatuko litzaidake kide
Victor Fernández
bat izatea eta berarekin futbolean jolastea eta telebista elkarrekin ikustea. Asko gustatzen zaizkit egiten ari garen irteerak. Ez zait gustatzen partidu bat ikusten dudanean luzapena ikusten uzten ez didatenean, baina tira, gainerakoan, dena oso ondo.
Kaixo Fran naiz eta urte batzuk daramatzat etxebizitzan eta ondo sentitzen naiz eta begiraleekin edo boluntarioekin egiten ditudan bizikleta irteerekin gozatzen dut. Bakarrik paseatzea eta auzoaz gozatzea ere gustatzen zait.
Fran Reyes
Belausten sartu zen pertsonarik zaharrenetarikoa naiz eta horregatik hemendik igaro den jende zoragarri asko ezagutu dut. Etxe honetan bizitako oroitzapen oso onak gordetzen ditut eta espero dut etorkizunean ere hemen egotea.
Fernando Abajas
Urte asko daramatzat Belausten bizitzen. Oso etxe polita da. Denbora libreak gauza askotan jolasten pasatzen dugu. Hemen bizitzea gustatzen zait ikaskideekin eta begiraleekin partekatzen dudalako etxea eta gainera oso ondo moldatzen naiz haiekin. Gustora nago!
Gonzalo Garbati
Bederatzi kiderekin eta monitoreekin bizi naiz. Oso gustora nago, nire bigarren familia bezalakoak dira. Jarduera asko egiten ditugu: txangoak, barbakoak... eta oso ondo pasatzen dugu. Eguraldi ona egiten duenean, terrazan jaten dugu, oso handia baita. Nire gela eta nirekin lo egiten duen laguna gustatzen zaizkit. Gehien gustatzen zaidan etxeko lekua, erabilera anitzeko gelatxoa da. Bertan, tarte asko pasatzen ditut Harry Potter idazten eta musika entzuten. Oso pozik bizi naiz hemen!!
Asier Calderón
Oso gustora nago Santa Ana etxebizitzan, lagunekin eta janariarekin, oso goxoa dagoelako.
Aida Manzanedo
Lagunekin gauza gehiago egin nahi ditut eta etxean denbora gutxiago egon nahi dut.
Pasaden urteko maiatzean sartu nintzen pisura eta oso gustora nago. Gehien gustatzen zaidana ikaskideekin eta begiraleekin egotea da. Batez ere paseoak gustatzen zaizkit.
Idoia Izquierdo
Oso ondo nago pisukideekin. Idoya Diego, Mª Mar, Idoia Izquierdo, Aida eta Ruthekin egotea asko gustatzen zait. Santa Ana etxea gustatzen zait. Artaza parketik paseatzen dugu eta kafetegietan, gozotegietan... zerbait hartzen dugu. Gainera bizikletan ibiltzea asko gustatzen zait.
Itziar Unanue