LAGUNTZA EREMUAK

-> CIVIS

Egiten duguna

Lanerako Gaikuntzako CIVIS programa adimen-desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko diseinatu da. Autonomiarekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin zuzenean lotutako gaitasun handiagoak sustatu eta garatu nahi ditu ekimenak, bizitza osoa, independentea eta egokia bermatuko duen lanpostua bilatzen eta mantentzen lagunduz.

Programaren helburu nagusia AD duten gazteei enplegurako, gizarteratzeko eta unibertsitaterako prestakuntza integrala eskaintzea da, baldin eta prestakuntza akademikoarekin eta bokaziozkoarekin jarraitu nahi badute, helduarora igarotzeko, bizi-kalitatea handitzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko enplegua bilatze aldera. Horretarako, aukerak sortuko dira, bizitza-proiektu oso, independente eta egoki bat bultzatzeko.

Deustuko unibertsitatean nire helburuak lortu ditzaket eta jende gaztea ezagutzen dut.

Nekane González

Deustuko unibertsitatean egoteaz harro sentitzen naiz eta ikasteko gogo asko dauzkat.

Alex Gil

Nire etorkizuna aldatu nahi dut eta nitaz harro nago unibertsitatean egoteagatik.

Maider Perez

Enplegu Lagundua adimen-desgaitasuna duten pertsonak ohiko lan-merkatuko enpresetan laneratzeko asmoz sortu zen.

Pertsonari erreparatzen dioten zerbitzu eta ekintzen multzo bat da. Xede dute pertsona ohiko enpresan sartu, mantendu eta sustatu ahal izatea, bere lana modu autonomoan eta eraginkorrean gauzatzeko.

Banakako jarraipen eta orientazioaren bitartez, langileari laguntzen zaio. Lanbide-babesa eta lanpostuarekiko moldapen egokiak emango zaizkio. Laneratzeko prozesuan lagunduko diegu, bai langileari, baita enpresei ere.

Harrera bikaina izan da eta lana asko gustatzen zait.
Honek lan-munduan esperientzia gehiago hartzeko aukera ematen dit.

Alba Martín

Nire lanak, soldata izateaz gain, autonomia, ekimena eta konfiantza ematen dit neure buruarengan.
Taldean lan egitea gustatzen zait, bakoitzak bere zatia egiten duelako, arazoak hobeto konpontzen direlako eta taldeko zeregin globala hobeto egitea lortzen delako, guztien arteko komunikazio on batekin.

Rafaela Churruca

Beti erakutsi dut borondate handia nire lanean gauzak egiteko orduan. Lan bat izateak aukera ematen dit egunero lan bat izateko eta pertsona gisa hazteko.

Jaime Herrera

Tresna honetan adimen-desgaitasuna duten pertsonek izena eman dezakete, eta inguruan sortzen diren lan-eskaintzen eta hautespen-prozesuen berri izango dute.

Elkarrizketa pertsonala baliatuta, pertsonei hurrengo hauetan lagunduko zaie:

  • Curriculuma eguneratzea
  • Lan-elkarrizketetarako trebatzea
  • Enplegua bilatzeko teknikak
  • Enplegu Lagundua

Nire burua aurkezten dut postua lortzeko. EPEko gai-zerrenda zail samarra da, baina gainditzea espero dut.

Asier Gortázar

Pertsona bakoitzaren potentzialean eta lan-munduan eman dezaketenean sinesten dut; horregatik, lana bilatzeko prozesuan laguntzea gustatzen zait.

Maitane OrtegaEnplegu-Poltsako langilea

Aurten aurkezten naiz EPEra, eta hainbat estrategia bilatzen ditut, hala nola antolatzeko eskemak egitea. Nire erronken alde borrokatzen jarraitu nahi dut.

Maider Perez

Laguntzen gaituzte

PRAKTIKAK

ENPLEGU LAGUNDUA

Akonpainamendua

Informazioa

Koordinazioa