Helburua da ingurune irisgarriagoak egitea, pertsonak erraz eta autonomiaz konpon daitezen.
Komunitate lagunkoia eta irekia lortu behar da, gizarteratze erreala lortu ahal izateko.
Pertsonek prestakuntza txiki bat eta komunikazio-gida bat ematen dute, eta, ondoren, «Eremu Inklusiboa» bereizgarria itsasten da.
Gainera, atxikitzen diren saltoki guztiek eska diezagukete laguntza irakurketa erraza duten kartelen, piktogramen, eta abarren bitartez beren eremuak irisgarriago bihurtzeko.
Leioan eta Getxon 65 saltoki atxiki zaizkio «Eremu Inklusiboen Sareari».