PROIEKTU ETIKOA

GAUDEren 2021-2024 denboraldirako Plan Estrategikoak tresna egokia izan nahi du pertsona bakoitzak eta bere familiak duintasuna sentitzeko aukera izan dezaten eraldaketa pertsonalean, antolakuntzan eta gizartean, gainerako herritarren baldintza berdinetan.

proyecto-etico-eje1

1. Ardatza: Sinesmenak Eraldatuz.

Kultura aldaketa – Eredu Etikoa

Gure eredu etikoak bultzatuta, erakundearen kultura-eraldaketan aurrerapausoak ematea.

  • Eredu etikoa ezartzeko aurrerapausoak ematea.
  • Eredu etikoa gizarteratzea.
  • 2. Ardatza: Familia eta Pertsonekin Zerbitzuak Eraldatuz.

    Pertsona eta familia ardatz dituen plangintza-prozedurak, -tresnak eta -metodologia sendotzen aurrera egitea, baita lehentasunei erantzuteko gure laguntza eta aukeren eskaintzan ere, gure ereduarekin bat etorriz.

    • Pertsonen, senitartekoen eta zerbitzuen arteko lankidetza-harremana indartzea.
    • Pertsonak ahalduntzen laguntzea.
    • Ingurunean partaidetza-aukerak bultzatzea.
    • POP inplementatzeko aurrerapausoak ematea.

    3. Ardatza: Ingurunea Eraldatzen.

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien senitartekoen benetako gizarteratze-, partaidetza- eta berdintasun-aukerak sortzen dituen ingurune baterantz aurrerapausoak ematea. Bere eskubide guztiak betetzen direla bermatuko duen ingurune bat, gizarte zuzenago eta zintzoago bat eraikitzen lagunduz, gure erakundeak garapen kultural, ekonomiko eta sozialari egiten dion ekarpena aitortu eta balioan jarriko duena.

    • Boluntarioaren zeregina definitzea.
    • Desgaitasunari buruzko politika publikoetan eragitea.
    • Gizarte inklusiboagoa lortzen laguntzea.
    • Gizarte-eraldaketaren aldeko konpromisoa hartzea.

    4. Ardatza: Eredua Kalitatez Eraldatuz.

    Erakundea sendotzea; familien, pertsonen eta profesionalen partaidetza eta elkartearekiko kidetasuna hobetuz eta kudeaketa arduratsuaren sisteman aurrera eginez.

    • Intereseko talde guztien elkarte-partaidetza indartzea.
    • Lanbide-garapenean aurrerapausoak ematea.
    • Etengabeko hobekuntzaren kultura finkatzea.
    • Komunikazioa hobeto kudeatzea.
    • Genero-berdintasunerako neurriak bultzatzea.
    • Berrikuntza-prozesua sistematizatzea.