LAGUNTZA EREMUAK
-> BIZIKI
EGITEN DUGUNA
Adimen desgaitasuna duten 50 urtetik gorako pertsonei eta haien familiei laguntzen diegu zahartze-prozesua bizi-denbora oso gisa bizitzen, "zahartze aktibo eta osasungarriko" esparru batetik, ardatz hauetan eragiten duena: osasuna, doikuntza fisikoa, funtzionamendu kognitiboari eustea, afektu positiboa eta gizartearen parte-hartzea eta inplikazioa.
Hona hemen egiten ditugun jardueretako batzuk: informatika, boluntariotza animaliekin, estimulazio kognitiboko tailerrak, aire zabaleko jarduera fisikoa, etab.
Ondo nago Askatan. Boluntario batekin txakur oso politak paseatzera goaz, txakurrak betidanik gustuko izan ditut.
Mikel Urrutia
Niretzat BIZIKI helburu batekin bizitzea da. Egunero jaikitzea eta garrantzitsua den zeozer egiteko bat dudala sentitzea, zoriontsu egiten nauena, eta are gehiago nire bigarren familiarekin: nire lagunekin.
Txarlie Rosa
Aukera bikaina da pertsonentzat. Beren bizi-proiektuaren plangintzan laguntzen diegu, une oro protagonistak baitira. Erabakitzen dute nola bizi nahi duten beren bizitzako etapa hau, eta horrek, zalantzarik gabe, haien bizi-kalitatea handitzen du. BIZIKI partekatzeko, ahalduntzeko eta gozatzeko espazio bat da.
Melodi Martín